Elkartasun uholdea Ukrainarako janari eta material bilketan
Ukrainara bidaltzeko elikagaien eta lehen beharretako materialen bilketa egin dute asteburuan.
Lazkaon eta Ordizian, Ukrainara bidaltzeko elikagaien eta lehen beharretako materialen bilketa egin dute. Ostiralean eta larunbat goizean, supermerkatu atarietan eta udaletxe aurreetan, herritar ugarik eraman dituzte janariak, lo zakuak, kanpin dendak, sendakuntzako materialak eta arropak. Ormaiztegiko Estanko saltokian ere egin dute bilketa egunotan, eta furgoneta bete kaxa eraman dituzte. Gipuzkoako bilketetako guztia bateratu, eta Ukrainara bidaliko dute.