Hamabost urteko kartzela zigorra ezarri diote beasaindar bat bortxatzeagatik
Hamabi urte, sexu-erasoagatik eta hiru, lesio-delituengatik; atxikitze-delitutik absolbitu egin du epaileak
2019an Beasainen neska bat bortxatu zuen gizonari hamabost urteko kartzela zigorra ezarri dio Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak. Hamabi urte, sexu-erasoagatik eta hiru, lesio-delituengatik; atxikitze-delitutik absolbitu egin du epaileak. Kartzelatik irtetean hamar urte zaintzapeko askatasunean egin behar ditu. Zigorrak bete bitartean ezingo du biktimarengana hurbildu eta berarekin harremanetan jarri. Ia 60.000 euro ere ordaindu beharko dizkio kalte ordain gisa.
Ezarri dioten lehenengo zigorra da honakoa, baina Beasaingoaz gain, Gipuzkoan egindako beste lau bortxaketa egozten dizkiote. Horietako bat urtarrilean hasi ziren epaitzen baina oraindik epaileak ez du ezer ebatzi.