Mikel Rey eta Josu Oiarbide, Segurako finalera
Larunbatean jokatu zen Euskal Herriko 13. Mus Txapelketako Zegamako kanporaketa. Jose Julian Segurajauregi eta Joxe Ramon Zurutuza izan ziren bigarren.
Euskal Herriko 13. Mus Txapelketako Zegamako kanporaketa Mikel Rey-k eta Josu Oiarbidek irabazi dute. Haiek joango dira Zegamatik Seguran martxoaren 26an jokatuko den Gipuzkoako finalera. Tartaloetxe elkartean jokatu zuten kanporaketa larunbatean. Bigarren postuan geratu ziren Jose Julian Segurajauregi eta Joxe Ramon Zurutuza.