'Znort' gogoan izango dute martxoaren 12an Beasainen
Egun osoko egitaraua antolatu dute. 2018ko martxoaren 8an hil zen Jon Olano 'Olarius' beasaindarra.
2018ko martxoaren 8an hil zen Jon Olano Olarius edo Znort gogoan izango dute larunbatean haren lagunek. Egun osoko egitaraua antolatu dute aurten ere. Goizean, erronda egingo dute Basakana (12:00), Usurbe (13:00) eta Arrano (14:00) tabernetan. Arratsaldean, berriz, 17:30ean, kalejira egingo dute Arrano tabernatik Irizar tabernara. Ondoren, bertan, “pintxa poteoa eta pintxada irekia” egingo dituzte.