Goierriko udalak Ukrainaren alboan kokatu dira
Eudelek ukrainarrei babesa adierazteko egindako deialdira atxikitu dira Goierriko udal gehienak. Hainbat herritar ere batu dira elkarretaratzeetara
Goierriko udal gehienek Ukrainari babesa adierazi diote gaur eguerdian, Eudelek egindako deialdiarekin bat eginda. Herritar ugari ere batu dira elkarretaratze isiletara. Txalo artean artean amaitu dute.
Errusia eta Ukraina elkarren artean gerran ari dira eta, ondorioz, bi milioi lagunek euren bizilekuak utzi behar izan dituzte. Udalek «babes osoa» eskaini diete errefuxiatuei. Udalak eta gainerako euskal erakunde publikoak «era koordinatuan» lanean dabiltzala azpimarratu dute, tartean Goierrira irits daitekeen ukrainar komunitateari laguntza «eraginkorra, ordenatua, segurua eta baldintza duinetan» emateko.