Hiru aldeko amodio istorioa Goieniz zineklubean
BEASAIN // Goienizek Guzen to sozo —Zoriaren eta fantasiaren erruleta— film japoniarra eskainiko du bihar, 20:15ean, Usurbe Antzokian, gaztelaniaz. Hiru aldeko amodio istorio bat du ardatz: ustekabeko maitemin bat, gaizki ateratako sedukzio saiakera bat eta gaizki ulertu baten ondorioz suertatutako topaketa bat. Protagonista guztiak emakumezkoak dira. Hala, Goienizek Martxoaren 8ari keinua egin nahi izan dio. Hamabost egun barruko filmak ere emakumezkoak izango ditu protagonista.













