Mikel Perez hernaniarrak Ampo Ordiziarekin jokatuko du denboraldia amaitu bitartean
Ordizia Rugbi Elkartearentzat, «fitxaketa hau bi talde gipuzkoarren lankidetza eta erlazio onaren erakusle da».
Jokalari berri bat du Ampo Ordizia rugbi taldeak. Mikel Perez du izena, 28 urte ditu, hernaniarra da eta hirugarren lerroan jokatzen du. Perezek Hernani taldean egin du kirol ibilbidea, eta orain, Amporen aurrealdea indartzera dator, denboraldia amaitu bitartean. Ordizia Rugbi Elkartearentzat, «fitxaketa hau bi talde gipuzkoarren lankidetza eta erlazio onaren erakusle da».