Gabiriako Osinalde elkartea, Hitzetik Hortzera saioan
Osinalde Txapelketaren 50. urtemuga dela eta, ETBko telebista saiokoak Gabirian izan dira. Larunbat gauean emitituko dute saioa.
Urte askoan bertsolaritzaren txoko eta erakusleiho garrantzitsua izan da Gabiriako Osinalde Elkartea. Bertan egiten duten bertsolari gazteen sariketak, 50 urte bete ditu dagoeneko. Hori dela eta, ETBko Hitzetik Hortzera telebista saiokoak bertara joan dira, elkartearen eta txapelketaren nondik norakoak ezagutzera.
Eider Perez aurkezlea, Osinalde Elkarteko bi kiderekin izan da, Jokin Muruarekin eta Eusebio Igartzabalekin. Haiekin izandako elkarrizketaz gain, txapelketako irudi historikoak ere ikusteko aukera izango da saioan. Larunbat honetan emango dute, 21:00etan, ETBren lehen katean.