Gipuzkoako pilota egokituko buruz-buruko finala, bihar
XII. txapelketako bosgarren jardunaldia izango da, Igarondo pilotalekuan, 10:30etik aurrera.
Gipuzkoako XII. euskal pilota egokituko txapelketako bosgarren jardunaldia jokatuko da bihar Igarondo pilotalekuan. 10:30ean hasiko da jaialdia. Bi partida izango dira. Batetik, buruz-burukoaren finala, eta bestetik, gurpildun aulkikoen partida. Bikotekako txapelketa datorren astean hasiko da, Andoainen, eta bikotekako zein gurpildun aulkiko modalitateko finalak Zumaian izango dira maiatzaren 14an. Saio irekiak izango dira.