'Landa emakumeak eta bizikidetza' sormen lehiaketaren sariak banatu dituzte
Sarituen artean Oskia Garaialde Zeberio segurarra dago.
Landa emakumeak eta bizikidetza sormen lehiaketaren irabazleei sariak banatu dizkiete, Ordizian. 25 urtetik gorakoen kategorian Ane Munin Ansolak (Elgoibar) irabazi du. Bigarren saria Mairi Olabarriarentzat (Antzuola) izan da eta hirugarrena, Ione Aranberri Iriarterentzat (Mutriku). 25 eta 55 urte bitartekoen kategorian, Nerea Loiola Pikazak (Zarautz) jaso du sari nagusia, Oskia Garaialde Zeberiok (Segura) bigarrena eta Enara I. Dominguezentzat (Irun) izan da hirugarrena. Kategoria honetan accesit saria ere banatu dute; Jone Larrañaga Gonrritxo eta Onintza Legorburu Larrea (Antzuola) dira accesitaren jabe. 55 urtetik gorakoen kategorian, Arantzazu Arregi Uriarte (Bergara) izan da saritua. Azkenik, publikoaren bozkak, Idurre Lersundi Elordi (Mutriku) saritu du. Lehiaketara aurkeztu dituzten lanak Ordiziako D’Elikatuz zentroan ikusgai daude.
Sormen lehiaketa hau, Landaola federazioa osatzen duten Gipuzkoako sei Landa Garapenerako Elkarteak -tartean da Goimen elkartea- sustatzen ari diren Landa emakumeak gara proiektuaren baitan kokatzen da. Proiektuaren helburua da Gipuzkoako landa eremuko emakumeen arteko elkar-ezagutza eta saretzea bultzatzea. Proiektu honen lehen urrats bezala, sormen lehiaketa bat antolatu zuten udazkenean, “landa emakumeak eta bizikidetza” gaia ardatz hartuta. Honen bidez, Gipuzkoako emakume guztiak landa eremuaren, bertako emakumeen eta bizikidetzaren inguruan hausnartzera bultzatu nahi izan dituzte.