Ataungo Pelotazalen, 26 bikote aritu dira lehian
Adur eta Mikel Barandiaranek irabazi dute Ataungo saioa. Guztira lau bikote sailkatu dira Gipuzkoa mailako finalerako.
Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketarik jendetsuenetako bat izan da asteburuan, Ataungo Pelotazale elkartean jokatutakoa. Guztira 26 bikote bildu dira bertan, eta horietatik lehen laurak sailkatuko dira Gipuzkoako Finalerako. Mikel eta Adur Barandiaran izan dira saioko irabazleak; haiekin batera, finalistak eta semi-finalistak ere joango dira Segurako bigarren fasea jokatzera.
Antolatzaileek, Ataungo saioa babestu duten Troskaeta, Sutegi, Urbieta eta Goikoetxea Igeltseritzaren ekarpena eskertu nahi izan dute.