Atxipikoek txangoak berreskuratuko dituzte
Iruñara egingo dute lehen irteera, martxoaren 26an. Aste honetan izena eman behar da
Atxipi Beasaingo Aisialdi Taldeak nerabeentzako eta gazteentzako ekintza bereziak berreskuratuko ditu behin negua pasata eta osasun-larrialdia baretuta. Lehen irteera martxoaren 26an egingo dute eta Iruñako Rocopolis abentura parkera eta alde zaharrera joango dira. Ginkana “txiki” bat egingo dute bertan.
Izena eman behar da aurretik, martxoaren 21a baino lehen. Galdetegi hau bete behar da horretarako. Adierazitako helbide elektronikora Atxipiren kontu korronte zenbakia bidaliko da eta tramiteak amaitzeko zortzi euro ordaindu beharko ditu bakoitzak.
Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle guztiei zuzenduta dago txangoa. 09:30ean abiatuko dira Barrendain Plazatik, autobusez. 19:30erako itzuliko dira herrira. Bazkaria eta merienda bakoitzak berea eraman beharko du. Arropa erosoa eta kirolerako aproposak dira zapatak eraman behar dira, mugimenduan ibiliko direlako egun osoan. Osakidetzako txartela ere eraman behar da, badaezpada.