Coworking gunea erabiltzeko izen-ematea ireki dute
Martxoaren 31 izango da izena emateko azken eguna.
Itsasoko coworking espazioko postuak erabiltzeko deialdia zabaldu du Itsasoko Batzordeak. Interesa dutenek Ezkio-Itsasoko udaletxeko idazkaritzan edo Itsasoko Udal Bulegoan eman behar dute izena, martxoaren 31 baino lehen. Ezkio-Itsason erroldatutako pertsona fisikoak edo egoitza soziala herrian duten pertsona juridikoek eman dezakete izena. Enpresa sortu berriak edo jardunean hasten diren autonomoak, Gizarte Segurantzan alta eman duten enpresa eratuak edo autonomoak zein telelana besteren kontura egiten duten langileak izan daitezke.
Postuaren eskaerarekin batera, NANa edo IFK, errolda edo egoitza sozialaren egiaztagiria eta jarduera memoria aurkeztu behar dute eskatzaileek. Postu iraunkorrak edo aldi baterakoak izan daitezke. Iraunkorrerako hilean 25 euroko kuota ordaindu behar da, eta aldi baterako, berriz, bi aukera daude: hileko bonoa 50 euroan edo eguneko sarrera 6 euroan.