Jonai eta Yerai Mujika anaiak sailkatu dira Ormaiztegitik
Ormaiztegiko kanporaketa irabazita, Seguran jokatuko den herrialde mailako finalerako sailkatu dira.
Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu dute asteburuan Ormaiztegin. Jonai eta Yerai Mujika anaiek irabazi dute saioa, finalean Mikel Mujikari eta Aitor Oñatibiari irabazita. Mujikatarrak Segurako herrialde mailako finalean izango dira.