Myanmar, Aterpe tabernan
Aterpe tabernak Alvaro del Val Tobalina argazkilariaren erakusketa izango du apirilaren 6ra arte
Aterpe tabernara sartzen den bezeroak Myanmarko Batasunaren Errepublikara bidaiatuko du bat-batean. Alvaro del Val Tobalina argazkilari iruindarraren Myanmar-Birmania erakusketa ikusgai dago apirilaren 6ra arte. “Erretratu sorta honekin bertako jendearen espiritualtasuna eta duintasuna transmititu nahi“, dio del Valek. “Espero dut ibilbide txiki honek han zaudetela amets eginaraziko dizula”.
Argazkilariak patxada handiko erretratuak egiten ditu. “Izugarri gustatzen zait argazkigintzaren eta argazkilariaren arteko begirada-gurutzaketarekin jolastea, argazkiak ateratzen uzten dituen pertsona bakoitzari denbora eta elkarrizketa eskaintzen saiatuz“, azaldu du.