Zaldibiatik bi bikote doaz Gipuzkoako Finalera
Mus Txapelketako kanporaketan 11 bikotek parte hartu dute, eta bi finalistak sailkatu dira hurrengo faserako.
Ostiral arratsaldean jokatu zuten Euskal Herriko Mus Txapelketarako kanporaketa Zaldibian. Guztira 11 bikotek eman zuten izena, eta finalera iritsitako bi bikoteak, Auzo-Hodei eta Harri-Peizo, sailkatu dira Segurako herrialde mailako finalerako.