Beasain txartelarekin ordainduz gero 50 eurora arteko sariak irabazi daitezke
Bareak Merkatari Elkarteak sustatu du kanpaina. Martxoaren 25era arte egongo da martxan
Bareak Merkatari Elkarteak Erosketa Sarituen kanpaina martxan jarri du martxoaren 25era arte. Egun horietan zehar, erosketak Beasain Txartelarekin ordainduz gero, bost, hamar, hamabost, hogei eta 50 euroko sariak irabazteko aukera izango dute bezeroek. Kanpainak Beasaingo Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Rural Kutxaren laguntza du.