Faxismoa hizpide izango dute Kontseilu Sozialistaren eskutik
GOIERRI // Kontseilu Sozialistak Goierriko errealitatea aztertzeko, hitzaldi-eztabaida ziklo bat antolatu du. Lehenengo saioa faxismoari buruzkoa izango da. Ordizian, bihar, osteguna, D’Elikatuz zentroan, 18:00etan izango da hitzordua. Eta martxoaren 26ean, Urretxuko Gaztelekuan, 17:00etan.