Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Goierriko errotondarik maiteena

Urretxu
Gizartea

Duela 30 urte, Urretxuko Udalak mahai bat jarri zuen bidegorrian. Herritarrek bertaraino joateko ohitura hartu dute: mahaia errotonda gisa erabiltzen dute, norabidez aldatzeko.

2022/03/16
Asier Zaldua

Goierrin errotonda berezi asko daude: CAFeko lokomotora duena Beasainen, Pott-eko emakumeen eskultura duena Zumarragan, Patrizio Etxeberria fabrikako makina duena Legazpin… Baina bereziena Urretxuko bidegorrikoa da, oinezkoek erabiltzen baitute.

Errotonda berezi honek 30 urte bete ditu: 1992an Urretxuko Udalak harrizko mahai bat jarri zuen bidegorrian, Agiñako bidegurutzearen ondoan, eta herritarek errotonda gisa erabiltzen dute.

Herritar asko mahairaino joaten dira eta mahaiari itzulia eman ondoren herrira itzultzen dira. «Mahairaino noa» eta «mahairaino joango al gara?» sarritan entzuten dira Urretxun eta Zumarragan. Ez da azalpen gehiago behar. Denek dakite zertaz ari diren. Denak joan dira noizbait mahairaino.

Erabiltzaileen iritzia

Atzo, primerako eguraldia lagun, jende asko atera joan bidegorrira paseatzera. Mahaia errotonda gisa erabili zuenetako bat Eusebio Gonzalez Benito urretxuarra izan zen. 68 urte ditu eta Bellota enpresan lan egin zuen, erretiroa hartu zuen arte.

Egunero joaten da bidegorrira. «Egunero mahairaino etortzen naiz, gutxienez. Batzuetan, beherago joaten naiz. Asko gara egunero mahairaino etortzen garenak. Batzuk ezkerretik ematen diote buelta mahaiari eta beste batzuk eskuinetik». Errotondetara eskuinetik sartu behar da. Seinalea jarri beharko da, istripurik egon ez dadin…

Gonzalezek Urretxuko Udalak Ugalde familiaren kotoi fabrikako harri handi batekin egindako mahaiak erakarpena duela dio. «Batzuk mahaira heldu aurretik ematen dute buelta, baina gehienok mahairaino etortzen gara. Nik neuk, mahaiari buelta ematen ez badiot, ez naiz gustura gelditzen. Mahaiari buelta ematen ez dionak, ez du mahairaino etorri dela esaterik. Are gehiago, nik mahaian geldialdia egiten dut eta luzatze-ariketak egiten ditut mahaiaz baliatuta. Bidegorri hau zoragarria da. Pribilegiatuak gara».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut