Legazpiko taldea, Martxoan Bertsoa txapelketako finalera
URRETXU // Ostiralean Martxoan Bertsoa txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zen. Legazpiko Bertso Olariak (Ane Beloki, Jone Narbaiza eta Lierni Ugarte) taldeak lortu zuen finalerako txartela. Dagoeneko bi talde daude finalean: Bertso Olariak eta Jon Mendizabal, Mattin Aranburu eta Mikel Iturriotzen Tapia ta Leturias. Azken kanporaketa ostiralean izango da: 22:30ean Motz tabernan.












