CAFi 148.000 euroko kalte ordainak eskatu dizkiote
GIZARTEA // CAFen eta Urbino C. P.ren sendiaren arteko epaiketa egin zen atzo Donostian. Familiak 148.311,25 euroko kalte-ordainak eskatzen dizkio Beasaingo multinazionalari. Urbino iaz hil zen arnas aparatuko gaixotasun batengatik, eta CAFek berak onartua du 41 urtetan amiantoarekin lan egin zuela. Familiak dio CAFek utzikeriaz jokatu zuela langileak behar bezala ez babesteagatik.













