Reiki ikastaroa izango da zapatuan Ataunen
ATAUN // Reikia ezagutzeko eta barneratzeko saioa antolatu dute, etzi goizerako, Ataunen. Haritz Saez de Nanclaresek emango du 1. Mailako klasea, Ataungo udaletxean. Energia pertsona baten eskuetatik beste baten gorputzera transmititzeko praktika da reikia. Izena emateko: 659 059 935.













