Pilota goxua txapelketa aurrera doa
Atzo hiru partida jokatu ziren eta datorren astean jokatuko da ligaxkako azken partida.
Ezkioko pilota goxua txapelketa aurrera doa. Atzo ligaxkako hiru partida jokatu ziren. Antia-Oliveira 18 Aitor-Eneko 9, Intsa-Piña 18 Bereziartu-Txus 15 eta Mujika-Esnaola 18 Urteaga-Aiestaran 7 izan ziren emaitzak. Hurrengo astean izango da ligaxkako azken partida, Unanue-Varela Luzuriaga-Muruaren aurka. Ostegunetan izaten dira partidak, Ezkioko frontoian. Finala Ezkioko San Migel jaietan ospatzea aurreikusi dute.
Asteazkenetan, berriz, umeen txapelketa jokatzen dabiltza. Urretxu, Legazpi, Zumarraga eta Ezkioko pilota eskolako pilotariek hartzen dute parte, prebenjamin, benjamin eta alebin mailetan.