Langile bat hil da Zegamako Goilaser enpresan
Lan istripua larunbat honetako 07:00etan gertatu da, Intxausti industrialdeko lantegian. 57 urteko gizonezkoa da hildakoa
Lan ezbeharrean 57 urteko langile bat hil da, gaur goizean, Zegaman. Istripua goizeko zazpietan gertatu da, EITB Mediak jakinarazi duenez, Intxausti industrialdeko Goilaser enpresan. Metalgintzaren arloan, laser bidezko ebaketa egiten dute.