Kodes mendilerroan ibili dira Ameztikoak
Joar eta La plana mendietan izan ziren atzo.
Amezti Mendi elkartekoak Kodes mendilerroko Joar eta La Plana mendietan izan dira igandean. Nafarroa eta Arabako mugan kokatzen da mendilerroa. Kodes-ko santutegitik abiatu ziren lainopean, eguzki printzak ateratzeko itxaropenarekin. Joar gainean izan ziren lehenik, eta ondoren La Planan. Euririk egin ez bazuen ere, lainoaren eraginez bista handirik ez zuten izan eta arantza horrekin gelditu ziren, berriro itzuli beharko direla esanez. Oso itxura ona hartu zioten ibilbideari. Orokorrean gustora gelditu dira. Mendi ibilbideaz gain, herri txiki dezente zeharkatu dituzte eta tarteko batzuetan geldialdiak egin ere bai, tartean, Kanpezu, Torralba del Rio, Genebilla edo Done Bikendi Harana.