Gipuzkoako finala Seguran jokatuko da
Euskal Herriko 13. Mus Txapelketako lurraldekako finalak jokatuko dituzte asteburuan. Gipuzkoakoa, Segurako Baratze pilotalekuan jokatuko dute, zapatuan.
Herrikako kanporaketen ondoren, Euskal Herriko 13. Mus Txapelketako zazpi herrialdetako kanporaketak jokatuko dira larunbatean. Gipuzkoa mailako finala Segurako Baratze pilotalekuan izango da, 15:00etatik aurrera. Final nazionala apirilaren 9an jokatuko da Baigorrin, Nafarroa Beherean.
Gipuzkoan 61 herri edo lekutan 539 bikotek jokatu dute aurtengo txapelketa, eta 91 sailkatu dira finalera. Goierriri dagokionez, hamalau herritan jokatu dituzte kanporaketak, eta 27 bikote sailkatu dira larunbateko herrialdekako finalera. Seguran irabazten dutenei txapela, garaikurra, otorduak edota ardoa banatuko zaizkie.
Orain dela bi urtekoa
13. txapelketaz gain, aurten 12. txapelketako final handia ere jokatuko da. 2020an zen egitekoa, baina pandemia zela eta bertan behera gelditu zen. Zigoitian (Araban) egin behar zuten arren, lekuz aldatu dute frontoiko obrak direla eta. Leitzan (Nafarroan) jokatuko da apirilaren 2an, aurtengo txapelketako final nagusia baino astebete lehenago. Goierriko hamar bikotek parte hartuko dute, iazko final nagusian.
Goierritik sailkatuak
· Arriaran. Josemi Gillorme-Inazio Torres, Joxe Arozena-Bixente Apalategi.
· Ataun. Adur Barandiaran eta Mikel Barandiaran, Martin Aramendi eta Kaxki, Xabier Altuna eta Fermin Aierbe, eta Paul Iruretagoiena eta Arratibel.
· Beasain. Alex Anduaga-Xabi Mikelarena, Andoni Mitxelena-Eneko Ruiz. Legazpi. Iban Apaolaza-Julen Gonzalez.
· Ezkio. Axier Balerdi-Unai Etxeberria.
· Gabiria. Julen Murua-Aitor Vazquez, Iñigo Igartzabal-Delia Delanne.
· Idiazabal. Migel Anjel Iparragirre-Abdoul Ettalhi.
· Itsasondo. Xabier Iturrioz-Aitor Garmendia.
· Legorreta. Iñigo Lasa – Inko Mujika – Gaizka Lasa – Mikel Irulegi
· Mutiloa. Luis Malkorra-Xabi Azurmendi.
· Olaberria. Unax Nabarro-Ioritz Mujika. Legorreta. Iñigo Lasa-Inko Mujika, Gaizka Lasa-Mikel Irulegi.
· Ormaiztegi. Jonai Mujika-Yeray Mujika, Aitor Oñatibia-Anjel Mujika.
· Segura. Xalba Agirre-Feliz Lardizabal, Beñat Jauregi-Beñat Intxausti, Xabi Suarez-Beñat Matxain.
· Urretxu-Zumarraga. Eneko Salvador-Joseba Salegi, Iker Mitxelena-Mikel Kerejeta.
· Zaldibia. Mikel Atxaga-Hodei Irastorza, Harri Zumalde-Iñigo Peizio.