Igone Camposek Euskadiko binakako txapelketa irabazi du
ZUMARRAGA // Igone Campos zumarragarrak eta Nahia Quincoces bizkaitarrak Euskadiko binakako eski txapelketa irabazi zuten larunbatean. Igandean, berriz, Altitoy-Ternua 2022 proba ospetsuan parte hartu zuten, Bareges, Luz Ardiden, Pic du Midi eta Tourmalet gune mitikoetan. Hor ere Campos eta Quincoces nagusitu ziren. Bi eskiatzaile hauek Euskadiko selekzioko kideak dira.