Sukaldanitzak egitasmoaren hirugarren saioa
URRETXU // Larunbat honetan Sukaldanitzaken hirugarren saioa egingo dute. Euskal sukaldaritzako azken menua egingo dute. Babarrun jana eta madariak ardoan prestatuko dituzte, Goierri elkarteko kideen partaidetzarekin. Helburua bertan jaiotakoek eta kanpotik etorritakoek elkar ezagutzea da. Izena emateko 943 03 80 83 zenbakira deitu behar da.












