Urolak futbolaren bilakaerari buruzko solasaldia egingo du
URRETXU // Urolak futbolaren bilakaerari buruzko solasaldia antolatu du. Asteartean izango da, 19:00etan, Labeaga aretoan. Mitxel Badiola Realeko oinarrizko futbolaren arduradunak, Garbiñe Etxeberria Realeko emakumezkoen taldeko kirol zuzendariak, Andoni Azkargorta Eibar taldeko entrenatzaileak, Elene Lete Realeko atezainak, Mikel Balenziaga eta Dani Garcia Athleticeko jokalariek eta Iñaki Aranzadi Urolako entrenatzaileak parte hartuko dute.