Imanol Arabaolaza tolosarrak irabazi du Ahoz aho narrazio lehiaketa
Bigarren saria Monika Arratibel ataundarrak jaso du. Hirugarrena berriz, Vanessa Gonzalez arrasatearrak.
Ahoz aho jaialdiaren gala nagusia egin zuten atzo Barrena Kultur Etxean, Ordizian. Bertan, ahozkotasunaren jaialdi honen barruan antolatzen duten Ahoz aho narrazio lehiaketaren sariak banatu zituzten. Lehiaketaren 10. edizioa izan da aurtengoa. Irabazlea izan da Imanol Arabaolaza tolosarra, hark jaso zuen lehiaketa honetako sari preziatua, kalabaza. Bigarren saria Goierrin geratu da, Monika Arratibel ataundarrarentzat izan da. Eta hirugarren saria, Vanessa Gonzalez arrasatearrak eraman du.