Jentilbaratzak bihar jasoko du Ahoz Aho jaialdiaren saria
ATAUN // Euskal mitologia suspertzen eta gizarteratzen 40 urtean egindako lana eskertzeko, Ahoz Aho ahozkotasunaren jaialdiak Ataungo Jentilbaratza kultur elkartea omenduko du, Urrezko Kalabaza sarietako bat emanda. Bihar, Tolosako Amarotz auzoan egingo dituzte Ahoz Aho egitarauko azken ekitaldiak. Sari ematea 13:00etan da, Amarozko auzo-etxean. Jentilbaratzekoek txango mitologikoa ere girotuko dute, Amarotzen, 16:30ean, San Blas ermitatik Amarotzeko iturrira.













