Ordiziako gaztetxoek 36 zuhaitz landatu dituzte
Urdaneta ikastetxeko eta Jakintza ikastolako ikasleekin elkarlanean ospatu dute zuhaitz eguna Ordizian. San Joan auzoko eremu desberdinetan egin dituzte landaketak.
Ordiziak 36 zuhaitz gehiago izango ditu. Guztiak bertako espezieak (hurritzak, erramua, elorri zuria eta lizarra) eta herriko gaztetxoek euren eskuekin landatuta. Aurtengo zuhaitz egunean, Urdaneta ikastetxeko eta Jakintza ikastolako ikasleek, Ordiziako Udalaren elkarlanean egin dituzte landaketak. Aukeratutako eremuak hiru izan dira, guztiak San Joan auzoan. Jarraian, goizak eman duena irudietan.