'Babesleak' ipuina aurkeztuko dute gaur Urretxun
URRETXU // Pro-tejiendonos emakume taldeak Babesleak ipuina aurkeztuko du gaur, 19:00etan, Urretxuko liburutegian. Talde honek ingurumena eta beraien bizimodua defendatzeagatik jazarpena jasaten duten emakumeei laguntza eskaintzen die. Babesleak ipuina Haizea Murgiak idatzi du eta Andre Conderen ilustrazioak ditu.












