Beti Alai pilotalekuko berrikuntza lanak amaitu dituzte
KIROLA // Beti Alai pilotalekuko berrikuntza lanak amaitu dituzte. Pilotalekuko zoruan eta frontisean egin diren lanez gain, margotze lanak ere egin dituzte. Begietara, azken hori da nabarmenena. Lehen zuen berde kolorea kendu eta gris kolorea du orain. Ezker hormako irudia ere berritu dute. Dagoeneko, kirol taldeek bertan entrenatu dezakete.