Iparra-Hegoa: Egitaraua
Kultur asteko ekitaldiak
MARTXOAK 29, ASTEARTEA
· Hitzaldi elkarrizketa. ‘Herri jakintza eta kultura XXI. mendeko euskal hezkuntzan’, 19:00etan kultur etxean.
MARTXOAK 30, ASTEAZKENA
· Sukaldaritza tailerra. Kuko jatetxeko Iker Markinezekin eta Itola sagardotegiko Ramuntxo Berriarekin, Elorri elkartean, 19:00etan.
MARTXOAK 31, OSTEGUNA
· Haur jolasak. 17:00etan, Etxepare Lizeoko ikasleek antolatuta.
· Bertso eta kantu poteoa. 19:30ean herrian zehar.
· Bertso afaria. 21:30ean plazako karpan, Amets Arzallus eta Oihana Iguaranekin. Gai jartzaileak: Jon Iturrioz, Eneko Araiztegi eta Etxepareko ikasleak. Kuxkuxtuk animaturik.
APIRILAK 1, OSTIRALA
· Etxepare Lizeoko ikasleak. Segura bisitatuko dute 10:00etan, 17:00etan haur jolasak egingo dituzte eta 19:00etan ‘Libertimendua’ ikuskizuna eskainiko dute.
· Sagardo dastaketa. 19:30ean arkumea burruntzian eta sagardo dastaketa.
· Kale animazioa eta kontzertuak. Kuxkuxtu eta Txakatuk, iluntzean Laparrak, eta gauean DJ Kool.
APIRILAK 2, LARUNBATA
· Mendi ibilaldia. 09:00etan.
· Goizean. Pilota partidak eta jokuak iparraldeko eta Segurako gazteen artean.
· Bazkaria 14:30ean. 18:00etan kalejira aldarrikatzailea eta 19:00etan taloak eta Euskal Herriko garagardoen dastaketa.
· Kale animazioa eta kontzertuak. Kuxkuxtu eta Rakatapunk, eta gauean Xiberoots eta Holako Deluxe taldeak.
APIRILAK 3, IGANDEA
· Sukalkiak. 10:00etan, plazan.
· Kale animazioa. 11:00etan albokariak eta Baigorriko dultzaina jotatzaileak. 12:00etan Baigorriko Ziganteak.
· Gereziondoan ekitaldia. 13:00etan. Libe Goñi Seaskako lehen irakaslearekin.
· Herri bazkaria. Kuxkuxtu txarangarekin.
· Berbena. 16:30ean, Zirkinik Beztaldearekin.