Maite Goñi ordiziarra izendatuko dute EiTBko Audio eta Digitaleko zuzendari
Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak Maite Goñi ordiziarra aukeratu du taldeko irratiak eta Interneteko kanalak zuzentzeko.
Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak Maite Goñi ordiziarra aukeratu du taldeko irratiak eta Interneteko kanalak zuzentzeko. EITBko administrazio kontseiluko bileran emango du Aldekoak gaur izendapenaren berri. Karguari izena aldatu diote: EITBko Audio eta Digitaleko zuzendaria izango da Goñi. Urko Aristiren lekukoa hartuko du.
Otsailaren 4ko Goiberri aldizkarian argitaratutako elkarrizketa irakurri hemen.