Luis Mari Zalduak natura eta euskara batuko ditu Ataunen
ATAUN // Aralarko Parketxeak euskara eta natura gaitzat hartuta ibilaldi gidatua antolatu du familientzat, larunbaterako. Luis Mari Zaldua euskaltzain urgazlea eta Parketxe Sarea fundazioko burua izango da gidaria. Barandiaran Museoan 10:00etan hasi eta bertan bukatuko da txangoa, hiru-bat ordukoa, edonork egiteko modukoa herribide zaharrean barrena. Izena eman eta 5 euro ordaindu behar da aurrez (943 18 03 35).













