Beasaingo gaztetxean punk jaialdia eta pintxopote beganoa egingo dute bihar
Derrumbe talde alemaniarra eta Arrotzak eta Mate talde gipuzkoarrak igoko dira oholtzara. Kontzertuak 20:00etan hasiko dira.
Beasaingo Gaztetxeak punk jaialdia antolatu du biharko: Derrumbe talde alemaniarra eta Arrotzak eta Mate talde gipuzkoarrak igoko dira oholtzara. Kontzertuak 20:00etan hasiko dira. Aurretik, pintxopote beganoa egingo dute gaztetxean bertan. Sarrerak, lau erotan.