Elurra, udaberrian
Neguan elurrak ez ditu gure herriak txuritu eta udaberri hasiera arte itxaron behar izan dugu elurra kaleetan ikusteko. Goierri garaiko herriak apur bat txurituta esnatu dira gaur (argazkietan, Urretxu). Eguraldi kaxkarra dago iragarrita asteburu honetarako. Gaur eta bihar hotza eta euria egingo du. Astelehenetik aurrera tenperaturak gora egingo du eta euria egiteari utziko dio.