Unai Izagirrek irabazi du Aztiri Bat saria
Bera eta Aner Peritz sailkatu dira Osinalde saria jokatzeko
Gaur arratsaldean bertsolari gazteen Aztiri Bat saria jokatu da Legazpiko Latxartegi aretoan. Bittor Altube (Abadiño), Aner Peritz (Zarautz), Ekhiñe Zapiain (Bera), Irati Alcantarilla (Urruña), Unai Izagirre (Azkoitia) eta Urko Arregi (Oñati) bertsolariek parte hartu dute. Aztiri Bat saria Izagirrek irabazi du. Bi onenak, Izagirre eta Peritz, Osinalde sarira sailkatu dira.
Gaurkoa Osinalde sariko bigarren kanporaketa izan da. Lehenengoa, Argi Berri, joan zen astean jokatu zen Ordizian. Ane Zuazubiskar arrasatearrak eta Oihana Aranak lortu zuten finalerako txartela. Hirugarren eta azken kanporaketa, Zaldibiakoa, datorren larunbatean jokatuko da. Apirilaren 23an Gabirian arituko dira hiru kanporaketetan sailkatutako bertsolariak.