32 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak
Ertzaintzak 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuen asteburuan. Herriko joko areto batean bi lagun borrokan hasi ziren eta batak besteari beirazko botila batekin buruan jo zuen. Zauritua Zumarragako ospitalera eraman behar izan zuten. Halere, berari ere eginbideak ireki zizkioten, ikertu gisa, borrokan parte hartzeagatik.