Irati Goikoetxeak Kaixomaitiaren lehiaketan bigarren saria lortu du
'Inspirazio basa' kontakizunarekin pieza erotikoen txapelketako podiumean amaitu du
Irati Goikoetxeak Kaixomaitiaren kontakizun erotikoen lehiaketan bigarren saria irabazi zuen atzo, Inspirazio basa piezarekin. Oihana Iguaranen Ostera lanak jaso zuen lehen saria; hirugarrena, Ernesto Praten, Bihotza lapurtu zidan Panpayruna.
Goikoetxeak erotismoaren inguruan aurretik ere idatzia zuen. Orgasmus liburuan parte hartu zuen, esaterako, beste bederatzi emakume idazlerekin batera. Are gehiego, iazko errelato lehiaketan ere saria atera zuen. Kaixomaitia.eus harremanetarako atariak, Elkar argitaletxearekin batera, kontakizunen bi edizio antolatu ditu eta idazle beasaindarrak bi sari eskuratu ditu.