Ipuin kontaketa, 26an Urretxuko liburutegian
URRETXU // Apirilean Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna (hilak 2) eta Liburuaren Nazioarteko Eguna (hilak 23) ospatzen dira. Horiek gogoratzeko ipuin kontaketa saio bat antolatu dute Urretxuko liburutegian. Hilaren 26an izango da, 17:00etan. Ipuin kontalaria Alberto Bargos izango da. Ekitaldi hau 5 urtetik gorako haurrei zuzendua dago. Parte hartzeko izena eman behar da, liburutegian.












