Korrika girotzeko Korrika Txikiak egingo dituzte bihar eta etzi
Korrika badator Goierrira. Ostiralean iritsiko da eskualdera. Ia herri guztietan ekitaldiak antolatu dituzte biharko eta etzirako. Txikienak izango dira gainera, ikastetxean margotutako petoak jantzita, Korrikari ongi etorria egiten lehenak, herri hazienetan Korrika Txikiak antolatu baitituzte.

Bihar, Legazpin, Urretxun, Zumarragan eta Zaldibian egingo dituzte Korrika Txikiak, eskola garaian. Zaldibian 11:30 eta 12:00ak artean izango da, eskolatik abiatuta. Eguraldi ona eginez gero, bukaerako ekitaldia eskola atarian, bestela frontoian.
Legazpin, 11:45ean aterako dira Goierri paretik, eta Laubide-Arantzazuko eskola-San Ignazioko aldapa-Santikutz kalea- Patrizio Etxeberria ibilbidea egingo dute, plazan amaitzeko. Han Korrikaren manifestua irakurriko dute, eta abestiaren koreografia bateratua dantzatuko dute. Disko jartzaile batek musika jarriko du gero. Domingo Agirrekoak kalejiran itzuliko dira eskolara.
Zaldibian (11:30) eta Urretxu-Zumarragan ere bihar goizean ariko dira ikasleak korrika.
Gainerakoak ostiralean
Gainerako herrietako eskolaumeek ostiralean egingo dituzte Korrika Txikiak: Seguran, Zegaman, Olaberrian, Beasainen 10:30ean, Idiazabalen 10:45ean, Ormaiztegin 11:00etan, eta Ordizian 09:30ean (Jakintza) eta 11:00etan (Urdaneta).
Azkenik, ostiral arratsaldean, 15:00etan, Ataunen eta Lazkaon izango dira.