Burgosko Unibertsitatea taldearen aurka jokatuko du Ampo Ordiziak igandean
Ampo Ordizia sailkapen nagusiko laugarren postuari eusteko ahalegin guztiak egingo ditu.
Joan den asteburuko porrot mingarriaren ondoren, asteburuan ligako partidari aurre egiteko burua altxatu beharko du Ampo Ordizia errugbi taldeak. Burgosko Unibertsitateko taldearen aurka jokatuko dute, San Amaro zelaian, igandean, 12:00etatik aurrera.
Liga erregularra amaitzeko bi partidaren faltan, sailkapen nagusian laugarren postuan dago Ampo Ordizia, 39 punturekin. Play Offetan sartzea bermatuta dute, dena den, laugarren postuari eusten ahalegin guztiak egingo dituzte, final laurdenak etxean jokatzeko txartela emango dielako.