Korrika Txikiak goizean, Korrika handia arratsaldean
Goierrira 15:10ean iritsiko da Korrika ofiziala, Aizpurutxotik Urretxura barrena. Goizean Korrika Txikiak egin dituzte ikasleek.
Urretxu-Zumarragan, Legazpin eta Zaldibian atzo egin zuten bezala, Beasainen, Ordizian, Idiazabalen, Olaberrian, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran eta Zegaman goizean egin kalera atera dira eskola umeak, Korrika Txikietan parte hartzeko; Lazkaon eta Ataunen arratsaldean egin dituzte. Goizean goizetik, festa giroa nabari da herrietan, arratsalde-iluntze partean Korrika handiari ongi etorri beroa egiteko gogoa somatzen da herrietan.