Urbi Berriko egoitza berrian erretiratuak bakarrik falta dira
Azken ukituak eta altzariak jartzea besterik ez da falta. Maiatzeko lehen egunetan zabalduko dutela aurreikusten dute arduradunek.
Urbietxeko Adinekoen egoitza berriko lanak amaitzear daude. Azken ukituak eta altzariak jartzea besterik ez da falta. Maiatzeko lehen egunetan zabalduko dutela aurreikusten dute arduradunek. Gertakaria baliatuta elkarteari Urbi Berri izena jarri diote eta kide ez diren jubilatuei izena emateko deia egin diete. Kuotak mantendu egingo dituzte.