Haurrek eta helduek danborrada batera egingo dute
Izen ematea maiatzaren 1era arte egongo da zabalik. Danbor eta upel kopurua estalitakoan itxaron zerrenda zabalduko dute
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2019/06/loinatz_jaiak_2019-1200x731.jpg)
Loinatz Jaietako danborradan parte hartzeko izen emate epea zabaldu dute adinez nagusientzat. Maiatzaren 1ean amaituko da. 50 danbor eta 80 upel banatuko dira, eta jende gehiago apuntatuko balitz, itxaron zerrenda zabalduko da. Elkarteetako kideek izango dute lehentasuna, betiere. Izena emateko 2004 urtean edo lehenago jaiotakoa izan behar da.
Maiatzaren 2an ekingo diete entseguei. Astean bi bider elkartuko dira, astelehenetan eta asteazkenetan. Gutxienez, saio batera agertu beharko da.
Loinatz Jaietan danborrada bakarra izango da. Hau da, haurrak eta helduak batera irtengo dira.