Indusketa arkeologikoen berri emateko txangoa
Leizarrateko igarobideko sekretuak ezagutzeko txango gidatua antolatu du Anduetza Parketxeak.
Anduetza Parketxeak Leizarrateko (San Adrian) sekretuak ezagutzeko txango gidatua antolatu du larunbaterako. Unescok izendatutako Gizateriaren Ondarea da San Adrian. Gaur egunera arte egindako indusketa arkeologikoek Historiaurrean zein Erdi Aroan gune garrantzitsua izan zela erakutsi dute, eta horren berri emango dute txangoan. Aurreko udan igarobidean egindako indusketen 14. kanpaina egin zuten eta bertan jasotako materiala eta informazioa izango dira txangoaren ardatz. 10:00etan Aldaolako aparkalekutik abiatuko dira, eta handik San Adrianera joango dira oinez. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute anduetza@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita edo 943802187/688623609 zenbakietara deituta.