Jenny Arevalo da Silvaren diseinua aukeratu dute Azintzio jaietako egitarauaren azalerako
Diseinu irabazleak ederki integratu ditu Legorretako festen arima diren ikurrak.
Legorretako Azintzio jaietako egitarauaren azala Billabonan jaiotako legorretar Jenny Arevalo da Silvak egindakoa izango da. Igandera arte, Aldaieta Jubilatuen Tabernan ikusgai egon dira lehiaketara aurkeztu diren zortzi diseinuak eta herritarrek euren bozka emanda aukeratu dute gustukoena. Guztira, 383 boto jaso dira. Jenny Arevaloren diseinuak 74 jaso ditu.
Lehiaketa deitu zutenean, antolakuntzak jarri zuen baldintza izan zen, diseinuak Legorretako festak ondo irudikatu behar zituela. Hortik aurrera estiloa-eta librea izan da guztiz.
Diseinu irabazleak, festen hasiera ederki irudikatzen du: Legorretako udaletxeko balkoiaren ikurra dauka, hau da, egurrezko egitura oso berezia duen balkoiko hesia; agertzen da gizon Pikua, buruhandi bat bailitzan neska eta mutiko baten atzetik, festen hasierako suziria jaurtitzen den momentuaren ataria eta ondorena irudikatuz; eta agertzen dira, txistulariak, festetan ere falta ez direnak.
Gaztaren irabazlea
Lehiaketan bozka eman duten herritarren artean, gazta bat zozkatu dute. Irabazlea da Lierni Iparragirre Lasa